XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XABIER LIZARDI EDO POESIA GAILEN Hamaseigarren mendean Detxeparek bere poema erotiko bikainak idatzi zituelarik (erotikoak, erlijiozko eta euskarari buruzkoen artetik hartzearren), gauza garrantzitsu bat egin zuen: era pertsonal batetan eta ikuspegi berezi batetatik, gai zail, arantzadun eta sakon bat erabili zigun.

Gainera, euskal literatura idatziaren (eta argitaratuaren) lehen urrats nagusiak ematen zituelarik, hizkuntza bat kultur-tresna bilakarazten ari zen.

Ongi dago.

Baina, hala eta guztiz, eta Detxepareren poesiak euskara arkaiko indartsu baten xarma guztia beregan badu ere, Detxeparek ez du poesi-hizkuntza berririk lantzen eta moldatzen.

Eginik dagoen hizkuntza batetatik ari zaigu.

Adibidez: .

Estrofa hortan ohiturazko hizkuntza kolokial eta egunoroko baten airea somatzen dugu, eta hizkuntza ber hori eder, musikal eta adierazkor bada, ez da, nagusiki, Detxeparek landu eta asmatutako hizkuntza delako, garai hartako herri euskaldunaren mintzaira sendoa izateagatik baizik (Eiheralarreko populu sensualaren hizkuntza).